|
Fernando y Pili Azkarate
Fernando Azkarate
Ofizioz eta afizioz batez ere marrazketa landu izan du: marrazketa lineala lanean eta marrazketa artistikoa zaletasunez (Parramón maisuaren eskolak jaso zituen). Jubilatutakoan, etapa koloretsu berri bati heldu zion eta, harrezkero, oleoak ditu lagun.
Su trayectoria va unida, sobre todo, al dibujo, tanto por oficio como por afición: dibujo lineal en el trabajo y dibujo artístico como actividad de ocio (recibió clases del maestro Parramón). Al jubilarse, inició una nueva etapa colorista que le ha llevado a cultivar el óleo.
Pili Azkarate
Artezalea betidanik, azkeneko urteetan Ricardo Azkargorta pintorearen eskolak hartzen ditu. Taldeko zein banakako erakusketak egin ditu jadanik. Oraingo honetan, aitarekin batera, bere azken lanak aurkezten ditu.
Aficionada desde siempre a las artes plásticas, en los últimos años recibe clases del pintor Ricardo Azkargorta. Ha presentado su obra tanto en exposiciones colectivas como en individuales. En esta ocasión nos muestra, junto con su padre, sus últimos trabajos.
Aitaren mundua, barneko xehetasuna, gertutik hartua.
Alabaren mundua, kanpoko orokortasuna, urruneko begirada.
Biak elkarren ondoan, zubia eginda, belaunaldiz belaunaldi.
|